martes, 22 de diciembre de 2009

Bide onetik...




1 R. Sociedad 35
2 Hércules 33
3 Cartagena 29
4 Rayo 27
5 Betis 26
6 Numancia 26
7 Salamanca 26
8 Gimnàstic 25
9 Elche 23
10 Córdoba 23
11 Villarreal B 23
12 Levante 22
13 Albacete 22
14 Huesca 21
15 Recreativo 21
16 Las Palmas 20
17 Girona 20
18 Celta 19
19 Cádiz 19
20 Real Unión 16
21 Murcia 14
22 Castellón 11


Bigarren mailan badirudi lehen mailan antzera lehen postuetan gauzak pixkanaka-pixkanaka argitzen doaztela. Batez ere hora da Donostiako Real Sociedad taldeak erakutsi nahi diguna, beraiek lehen postuan afinkatzen ari direla. Iadanik badoaz hainbat jardunaldi sailkapeneko lehen postuan, inork ere gelditu gabe. Aste honetan hirugarren sailkatuaren bisita jaso arren hor jarraitzen dute, beti goian. Hori gutxi balitz, Herculesek eta Cartagenak ez dute hutsik egiten eta hauek dira orain igoerako postuetan aurkitzen diren taldeak. Hirurek dute abantaila bat laugarren sailkatuarekiko, baina donostiarrek dutena zortzi puntu, askotxo direla uste dute guztiek eta horregatik bilakatu dira ligako talderik indartsuenean.

Hala ere ez dute oraindik ezer lortu, denboraldia luzea da eta aldea aldiz txikia, baina bide horretan jarraituz gero... Hiru talde horiez gain hor daude Betis eta Rayo Vallecano taldeak ere igoerako postu horiei uko egin gabe. Ixilean ere beste hiru talde ere lehian sartu dira (Numancia, Salamanca eta Gimnastic) Cartagenatik lau puntutara soilik daudelarik.

Igoera postuak oso garesti daude aurten, inork gutxik hutsegiten baitu eta horregatik guztiak daude sailkapenean hurbil.

Jeitsiera postuetan aldiz, lehia ere ikusgarria da, lehen aipatutako Gimnastik sei puntutara bakarrik baitago jeitsierako postuetaz. Beraz edonork bi aste jarraian kale eginez gero jeitsierako postuetara hurbil daiteke. Oraindik goiz bada ere txapelketa honetan ere berdintasuna ikusiko dugu hemendik amaierararte.

Jende gutxik jarraitzen du bigarren maila eta beraz gutxik dakite bertan dagoen maila. Liga hau, europako onenen artean egon zitekeen, kalitate aldetik bertako hainbat baino askoz ere hobeagoa baita, bestela begira Betis, ihaz lehen mailan zuen talde berarekin ez da gai igoera postuetan mantentzeko.
Beraz noizbehinka bada ere, ona da bigarren maila honi kasu egitea eta ez denboraldi amaieran esatea Erreala igo dela jakitea. Liga honetako partidak oso lehiakorrak izaten dira eta ikusgarriak, lehen mailako batzuk baino askoz ere politagoak.

0 comentarios: