
Duela gutxi amaitu da partidua, Athletic Austria Vienakoaren kontrakoa , talde zurigorriaren garaipenarekin, 0-3. Athleticek gogor hasi du partidua, baloia zelai osotik mugitzen. Yesteri esker, zelai erdia lehoien menpe geratu da.
Jokaldi on baten ondorioz, Llorentek gol garrantzitsu bat lortu du, bi jokalariek zutoinera eman ostean. Gol horrekin bilbotarrek Europa Leagueko hurrengo fasean ikusi izan dira, eta partidua lasaitasunez hartu dute, betiere, ondo jokatzen.
Bigarren zatiaren erdialdean, talde zurigorriaren bigarren gola heldu da. Mikel San Jose, Liverpoolen egondako jokalari gaztea, Austria Vienako atezainaren atea zulatuz.
Baina golaren ostean istiluak hasi dira zelaian, talde australiarraren ultrak egindakoak ,eta, hori dela eta, 20 minutu egon da geldituta partidua, baina, gero, normaltasun osoz jarraitu da.
Azkeneko minutuetan, Yestek baloia hartu du zelai erdian, eta gola oparitu dio Llorenteri, hirugarrena markagailuan jartzeko. Honekin, aurrelari errioxarrak 6 gol darama Uefa Europa Leaguen, lehiaketako golegilerik onena.
Azkenean partidua 0-3 amaitu da, eta horrekin Athleticek sailkapenean 10 puntu lortu ditu, klasifikatzeko behar zuena baino gehiago. Partidu honekin talde bilbotarrak konfiantza handia hartuko du bere hurrengo partidurako, hurrengo igandean San Mamesen, Valentziaren kontra.
jueves, 3 de diciembre de 2009
Athleticek Europa Leagueko klasifikazioa lortu du
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
12:27
Etiquetas: UEFA Europa League
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario