Zaragozak Marcelino entrenatzailea bota zuen atzo bere taldea Athleticen kontra galdu ostean (1-2). La Romaredako afizioak Marcelinoren alde zegoen, eta atzo hori argi eta garbi ikusi zen zelaian. Pankarta bat honako hau esaten zuen: “Marcelino si, directiva no”.
Baina,talde aragoitarraren presidenteak , Agapito Iglesiasek, ez zuen hori kontuan hartu, eta oso azkar kaleratu zuen entrenatzailea, nahiz eta afizioak ados ez egon. Iglesiasek honako hau adierazi zuen: “ en el fútbol todo es opinable, pero los resultados no lo son”.
Zaragozako presidenteak beste entrenatzaile berria jarri du Marcelinoren postuan. Jose Aurelio Gay deitzen da, eta, honekin, emaitza onak edukitzea espero dute Zaragozakoek.
Martzelinoren kaleratzearen ondorioz, hiru izan dira kaleratutako entrenatzaileak lehenengo mailan: Abel Resino, Atletiko Madrilekoa, Mandia, Racingekoa, eta azkena lehen aipatu duguna, Marcelino. Azken urteotako ohitura jarraituz doa, hau da, emaitzak txarrak direnean entrenatzaileak kanporatzea. Ona izango litzateke Ingalaterrara so egitea, non entrenatzaileak instituzio bat bezala dira, eta urte askotan zehar egoten dira taldeak entrenatzen, Alex Ferguson (Manchester United) edo Arsene Wengerrren (Arsenal) kasuak, adibidez.
domingo, 13 de diciembre de 2009
Marcelino, kanporatutako hirugarren entrenatzailea
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario