Atzo ospatu zen Fifa World Playeren sariaren emanaldia Zurichen. Ez zen egon ezustekorik, eta, espero zen bezala, Messik aurtengo Fifa World Player-a irabazi zuen. Normala da, 2009. urtean Messi eta Bartzelonarentzat ezinhobea izan da: 6 tituluak irabazi ditu (Liga, Errege kopa, Champions, Espainiako Superkopa, Europako Superkopa eta Kluben mundiala), eta horrez gain, talde katalanaren izarra izan da, gol asko sartuz.
Baina, ez zen bakarrik sari hori eman. Puskas saria eman zen, gol onena sartzen duen jokalariari ematen zaiona, alegia. Kasu honetan, Messi ez zen garaile atera, Cristiano Ronaldok Oportoren kontra sartu zuen gol ikusgarria irabazi zuelako. Gol horren atzean Iniestak Stamford Bridgen sartutakoa egon zen. Hemen dago Cristianok sartutako gola:
Horrez gain, urte honetako jokalari onenen zerrenda eman zen baita ere. Honako jokalari hauez osatuta dago: Iker Casillas (Real Madrid), Dani Alvés (Barcelona), John Terry (Chelsea), Nemanja Vidic (Manchester United), Patrice Evra (Manchester United), Xavi Hernández (Barcelona), Andrés Iniesta (Barcelona), Steven Gerrard (Liverpool), Lionel Messi (Barcelona), Cristiano Ronaldo (Real Madrid) eta Fernando Torres (Liverpool).
martes, 22 de diciembre de 2009
Messi: 2009ko erregea
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario