jueves, 10 de diciembre de 2009

Bartzelona garaile atera zen Kieveko infernu hotzean


Lehenengo fasearen azken partidua zen, Dinamo Kiev - Bartzelona, eta talde blaugranak oso erreza zuen klasifikatzea, baina lehenengo minutuan ezustekoa gertatu zen. Milevskyyk falta bat atera eta baloia Bartzelonaren atea zulatu zuen, Victor Valdesek Arconadaren antzera egindako huts galantaren ondorioz.

Gauzak konplikatzen ziren talde katalanarentzat, baina joku azkar eta on bati esker, berdinketaren gola sartu zuten, Xavik egindakoa. Aipatu behar da gol honek jokaldi on baten ondorioz lortu zela, izan ere, Bartzelonak minutu asko egon zen baloia kontrolatuz.

Atsedenaldia ailegatu zen berdinketarekin, baina bigarren zatian joku on hori desagertu zen, Bartzelonak baloia zuen ia momentu guztian, baina ez zuen abagunerik lortzen.

Azkenengo minutuetan Messik falta bat bota zuen eta baloia Kieveko Dinamoaren atean sartu zen.

Partidua 1-2 amaitu zen, eta emaitz honi esker Bartzelonak liderra amaitu du Championseko lehenengo fasean.


0 comentarios: