lunes, 14 de diciembre de 2009

Villa VS Ibrahimovic


Denboraldi honetako golegirerik onenak dira, Villak 12 gol darama eta Ibrahimovicek 11. Haien taldeko jokalari onenetarikoak dira, eta aurtengo denboraldiko sentsazioa.

Orain bien arteko konparatiba bat egingo dugu, nor den hobeagoa argitzeko:

Villa:

28 urte dituen aurrelari azkarra eta golegilea. Beti dago behar den lekuan, eta hori dela eta, munduko aurrelaririk onenetarikoa da bilakatu da azken urteotan. 2001. urtean jokatu zuen bere lehenengo partidua lehenengo mailan, Sportingekin. Gero Zaragozara joan, baina azken urteotan Valentzian egon da. Dagoeneko 100 gol baino gehiago darama lehenengo mailan Espainiar selekzioarekin gol asko sartu ditu baita ere, 35, hain zuzen ere. Izan ere, 2008ko Eurokopan golegilerik onena izan zen, eta horrek prestigio handia eman zion. Datu hauek direla eta, argi dago: hemen daukagu munduko golegilerik onenetariko bat.
Hemen ipintzen dizkizuegu VIllaren hainbat gol, merezi du ikustea.



Ibrahimovic:

Aurrelari suediarrak 28 urte ditu, baina nork hartuko lituzke! Aurten Bartzelonan jokatzen dago, eta 11 gol darama, horietatik 10, lehenengo tokean sartuta. Oso altua da, buruarekin ondo ematen dio, baina ez da batere traketsa. Baloiaren kontrol handia du, eta horri esker hainbat eta hainbat gol ikusgarri sartu ditu. 2008an Calcioko jokalaririk onenaren premio eman zioten, baina hori ez da guztia, beste hainbat sari jaso ditu. Malmö FF futbol taldean hasi zen, baina hortik aurrera ez da geldirik egon. Ajaxera joan zen, gero Italiako Juventusera, gero Interrrera, eta azkenik, Bartzelonan dago. Jokalari honek oihartzuna izango du, seguru baietz.




Bien arteko konparazio bideoa, goza ezazue:

0 comentarios: