
Duela 5 minutu amaitu da partidua San Mamesen, emaitza honekin: Athletic 1 Valentzia 2.
Partidua nahiko korapilotsua hasi da, nahiz eta Valentziak zelai erdian kontrola izan. Abagune gehienak talde valentziarraren alde izan dira, Athleticek ez du ekarri arrisku handirik.
Gainera, talde zurigorriak bere jokalaririk hoberena galdu du lehenengo zatiaren erdialdean, Llorentek lesionatuta atera behar izan du.
Bigarren zatia berdin hasi da, Valentziaren kotrolarekin, baina, Muniain gazteak gola sartu du jokaldi arraro baten ondorioz. 16 urteko jokalariaren bigarren gola da hau BBVA txapelketan, eta gero hobeago ikusten zaio.
Baina lehoien poza ez du asko iraun, Villak hurrengo jokaldian gola lortu duelako, denboraldiko hamaikagarrena, Pichichia izateko balio diona.
Gol horrekin Athleticek atzera egin du, eta, horrez gain, Koikili kanporatu du epaileak bi txartel horiak ikusi eta gero. Gainera, Mathieuk bigarrena sartu du Zigicen altueraz baliatuz. Hamar jokalariekin Athleticek saiatu da bigarrena sartzen, baina ez du lortu nahiz eta penalty bat eduki eta baliogabeko gol bat sartu.
Azkenean, partidua 1-2 amaitu da, baina emaitza txarra izan arren, talde bilbotarrak Europako postuak nahiko hurbil ditu. Valentziak, berriz, talde nagusienganako mehatxu handia bilakatu da.
domingo, 6 de diciembre de 2009
Athleticek ezin izan du Valentziari irabazi
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
13:57
Etiquetas: BBVA Txapelketa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario