Atzo istiluak izan ziren Gijon-en, Sporting-eko zaleak eta Deportivoko zaleak (ez dakigu zer egiten zuten hauek Gijon-en) Sevillako zaleekin borrokan hasi zirelako atzoko partidaren atarian.
Borroka honetan, hainbat zauritu eman ziren eta eskerrak polizia azkar sartu zen, bestela gauza okerrago izango zelako.
Irudietan, poliziak egin izan behar zuen karga duzue. Hauek lan handia egin behar izan zuten gauza larriago izan ez zedin.
Hau guztia izango ez balitz, gaur beste berri batetaz ohartu gara futboleko foro batean. Bertan igandean bigarren mailako partidan (Real Sociedad eta Betis-en artekoan alegia)Peña Mujika (Real Sociedad), Indar Gorri (Osasuna) eta Herri Norte (Athletic) ekoak etorriko dira Donostira Betiseko zaleei "ongi etorria" emateko.

Benetan espero dugu ertzaintzak egoera lehendik kontrolpean izatea, zaleak lasai joan nahi dugulako futbol zelaira eta ez beldurrez lau pertsonengatik. Partida polita izango da, liderra hirugarren sailkatuaren aurka eta tartean sei puntu, gehiago izateko asmoz.
lunes, 14 de diciembre de 2009
Futbola zer bilakatzen ari da?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario