domingo, 13 de diciembre de 2009

Muniain, gure etorkizuneko lehoia

Gero eta ohikoago dugu Athleticen partidu bat ikustea eta Muniainek onenetarikoa izatea. Hasieran arraroa zela uste genuen, 16 urteko gaztea ezin da izan hain ona. Baina, jokalari nafartarrak, aho asko estali ditu dagoeneko, eta askoz gehiago izango dira etorkizunean.

Europa Leaguen jokatu zuen bere lehen partidua, sentsazio onak ematen. Baina, sentsazio on horiek ez dira txikitu, biderkatu baizik, gero eta hobeagoa delako gaztea hau. Gainera, hilabete batzuk pasa eta gero gero lehenengo mailan jokatu zuen bere lehen partidua, eta horrekin izan zen lehenengo mailan debutatu duen gazteena.

Etorkizun handiko jokalaria da, ikusten dugu partidu askotan, adibidez Valentziaren kontra gola sartu zuen, edo, atzo, Zaragozaren kontra bi golak beraren jokaldien ondorioz etorri ziren.

Etorkizunerako jokalaria dugu hemen, ziur gaude. Orain, Youtuben daude bideo batzuk jarriko ditugu, Muniain agertzen denean, noski.









0 comentarios: