viernes, 11 de diciembre de 2009

Madrilgo Atletico gero eta okerrago

Bazirudien azkenaldian Madrilgo Atletico taldea gero eta hobetoago zegoela ligan iada beheko postuetatik ihes egin zuten eta gainera joko ederra egiten ari ziren. Baina BBVA liga eta txapeldunen liga ez dira berdinak eta hemen iadanik kalean bazeuden ere Europa Leaguerako sailkapena lortu behar zuten etxean Oporto-ren aurka. Partida nahikoa zaila bazen ere madrildarrak esperotsu zeuden azkenaldian jokoan Quique Sanchez Floresen etorrera nabari zutelako.

Partida txarto hasi zen madrildarrentzat lehen minutuetan lehen gola jasan zutelako madrildarrek. Bruno Alves izan zen gol horren egilea eta horrekin etxekoak oso egoera larrian jarri zituen une berean Apoel Londresen irabazten ari baitzen eta horrenbeste madrildarrak kalean zeuden Europa Leaguetik.

Madrildarrak oso egoera txarean zeuden, Europatik kale eta gainera etxean ere galtzen ari ziren. Une batean gauzak aldatu egin ziren Chelseak gola sartu zuenean, beraiek sailkatzen zirelako Europa Leaguerako nahiz eta beraiek beraien partida galdu. Une berean Oportok bigarrena sartu zuen madrildarren joko eskasa agerian utziz, Falcao izan zen gol honen egilea.

Ala eta guztiz ere, madrildarrak golaren bila joan ziren aurrera, baina ezin izan zuten portugaldarren atean sartu baloia eta horrek ezinegona sortzen zuen zaleen artean. Azkenik Chelsearen bigarren golarekin eta iada taldea saikaturik ikusi zutenean, zaleak txistuka hasi ziren bere taldeari eta horrek ezinegona areagotu zuen.

Atsedenaldiaren ostean, ezinegona areagotu egin zen Kun Aguero lesionatu zenean, beraien taldeko izarra galtzen baitzuten. Ala ere taldeak aurrera jarraitzen zuen atzean huts nabariak utziz era horietako batez baliatu zen Hulk huts eta hirukoa ezartzeko markagailuan. Honekin zaleen ezinegonak mailarik gorenera iritsi zen eta guztiak hasi ziren txistuka, nahiz eta Europa Leagueko sailkapena azken minutuetan larri jarri zen Apoelen berdinketako golarekin.

Benetan oso une larria pasatzen ari dira madrildarrak, klubaren egoera instituzionala krisian sartu da eta horrekin batera kirol zatia krisi horretan sartu da. Nahiz eta bi alorrak ez doazen batera, hemen badirudi eskutik emanda doazela, biak ongi edo biak gaizki doazelako eta inoiz ez bat ongi eta bestea gaizki edo alderantziz.

Orain ikusi egin behar kaleraketa honek nolako eragina duen taldearengan, bai Europa Leaguen eta baita ere BBVA ligan.

Jarraian duzuen bideoan duzue partidako golak.

0 comentarios: