


Partida zaila zuen bigarren mailako liderrak, hirugarren sailkatuaren bisita baitzuen. Hala eta guztiz ere donositarrak oso ongi aritu ziren eta honela garaipena etxean ustea lortu zuten. Orain lidertzan jarraitzen dute baina laugarren sailkatua (Rayo Vallecano) zortzi puntuz atzean daude.
Nork pentsatzen zuen errealak gabonetako opor hauetara honenbesteko aldearekin iritsiko zela? Galdera hau ohikoa izan zen atzo Anoeta zutbol zelaian, zaleak ezin sinetsi baitzeuden taldearen bide ona. Inoiz baino gustorago daude taldearekin eta atzokoa ikusi besterik ez dago, zaleak inoiz baino gehiago bultzatu zuen taldeari nahiz eta hotz handia egiten zuen Donostian.
Partida oso ongi hasi ziren, partida hasi eta berehala sartu baitzuten lehen gola, nahiz eta epaileak baliogabetu zuen. Errealeko aurrelaria (Bueno) jokoz at baitzegoen baloia sareetara jaurti zuenean. Hala ere ez zituzten besoak jeitsi eta golaren bila joan ziren. Aukerak izan zituzten lehenago sartzeko baina ezinean aurkitzen ziren azken metroetan. Erreala nagusi bazen ere Betisek ere izan zituen hainbat aukera gola sartzeko baina Claudio Bravo oso fin aritu zen atea zaintzen.
Halako batean Buenok Xabi Prietoren erdiratze batetaz baliatu zen partidako lehen gola sartzeko. Irabazten joan arren gehiago nahi zuten eta aurrera joaten jarraitzen zuten. Honela, zaleak ere taldearekin bat egin zuen eta lehen zatiko azken minutuetan min gehiago ematen saiatu ziren.
Bigarren zatian, taldea ere nagusi zen, Betis gutxitan gerturatu baitzen Bravoren atera, baina egin zuenean arrisku handia zuten, Emana eta Sergioren jaurtiketek. Hala ere taldeak berera jarraitzen zuen, bigarrena behar zuten lasaitasuna lortzeko. Lasartek hainbat aldaketa egin zituen taldeari freskotasuna emateko eta halaxe egin zuen Griezman, Aranburu eta Markelen sarrerarekin.
Aldaketa horiek lasaitasuna lortu zuten Aranburuk Xabi Prietori emandako pasearen ostean donostiarrak gola sartu baitzuen. Gol horrekin zaleak Santo Tomas festa egun bat aurreratzea erabaki zuten eta Anoeta futbol zelaian hasi ziren taldea animatzen, inoiz ez bezala. Benetan irudi politak ikusi ahal izan genituen bigarren goletik amaierarte.
Irudietan ikus dezakezuen bezala, igandean larunbatean botatako elurrak Anoetako partida ez zuen galdu nahi, elur asko zegoen zelai gainean. Partida hasi baina ordu eta erdi lehenago hasi ziren elurra kentzen, partida normaltasun osoz jokatzeko. Azkenean lortu zuten elur gehiena kentzea, nahiz eta aldamenean eta zelaiko hainbat tokitan geratu zen. Inoiz ikusitako elurterik gehiena erori zen Anoetako zelaira eta hori ere ez zen oztopo izan errealarentzat.
lunes, 21 de diciembre de 2009
Zuzenean BBVA Txapelketara...
Publicado por
Josu Garcia eta Xabier Larrañaga
en
8:13
Etiquetas: aurrera liga
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario