lunes, 9 de noviembre de 2009

Partidu kaskarra egin arren aurrera goaz

Partidua nahiko motel hasi zen atzo Sardinero futbol zelaian. Bi taldeek ez zuten idei garbirik eta hori nabaritu zen jokoan. Racingek Athleticek baino hobeto jokatzen zebilen, baina ez gehiegi. Hainbat abagune izan zituzten, baina garrantzi gabekoak izan ziren, Iraizozek denak gelditu zituen eta.

Lehenengo zatiaren erdialdean, falta bat atera ondoren, Gurpegik azkar egon zen eta atea zulatu zuen, burukada on baten ondorioz. Racingek berdin jarraitu zuen baina ez zuen egin gauza garrantzitsurik, eta lehoiek berdin jarraitzen zuten, atea ondo defendatzen eta joko pobre bat eginez.

Horrela ailegatu ziren bi taldeak bigarren zatira, eta horrela jarraitu zuten partidua amaitu arte. Abagune gutxi zeuden, joko guztian erdialdean zegoen eta horrela ez da ailegatzen inora.

73. minutuan Ion Velez Racing-ren arean sartu eta penaltya egin zioten. Orduan Iraolak joan zen jaurtiketa egitera eta gola sartu zuen. Azkenean partidua 0-2 amaitu zen.

Athleticek partidu kaskarra egin zuen, baina azkenean garaipena eskuratu zuen eta hori da garrantzitsuena. Dagoeneko, sailkapenaren 8. Postuan dago 16 punturekin.

0 comentarios: